caja txindoki

Txindoki Kutxa

150,00 

Esperientzia osoagoen bila bazaude, hauxe da zure kutxa. Hautatu kutxa honek Gipuzkoan buru-belarri murgiltzeko eskaintzen dituen aukera desberdinetako bat.

Esperientzia guztiak 2 pertsonentzat dira.

Zer esperientzia dauzka barruan?

Txindoki kutxarekin, zerrenda honetako esperientzia batez gozatu ahal izango duzu. Hautatu gehien gustatzen zaizun esperientzia, eta hura zeuretzat antolatzeaz arduratuko gara!

2022an zehar gozatu ahal izango dituzu jarduerak, erabilgarritasunaren arabera
Baxurako arrantza-ontzi bat ikusiko duzu, eta paseatuko dugu Donostiako portu historikotik barrena. Ondoren, pintxoak dastatu, eta bazkari bat egingo dugu baxurako arrainarekin. Informazio gehiago.
Ibili Gipuzkoako ibairik luzeenean barrena, paisaia- eta natura-balio handiko gune bat ezagutzeko, Aginaga eta Orio artean. Ondoren, txotx esperientzia biziko duzu, sagardoa dastatuz, eta jarraian, bazkalduz. Informazio gehiago.
Egin Oria ibaiaren jaitsiera kayakean monitore baten laguntzaz, eta ezagutu sagardoaren historia Sagardoetxea museoan. Amaitzeko, sagardotegiko menu bat. Informazio gehiago.
Gainera, jarduera horren barruan sartzen da bisita gidatu bat zenbait puntu estrategikotara. Donostiaren historiaz gastronomia- eta kultura-ikuspegi batez gozatzeko modurik onena. Informazio gehiago.
Kantauri itsasoan nabigatuko duzu, Donostiatik itsasoratuz, esperientzia paregabe eta zoragarri batean. Gozatu modu pribatu batean zeure belaontzian, eta amaitu pintxo dastaketa batekin. Informazio gehiago.
Euskal kulturaren bihotza ezagutuko duzu Albaola Itsas Faktoriaren bidez. Bisitaren ondoren, euskal sagardoa dastatzeko aukera egongo da, sagardotegi batean, sagardotegiko menuarekin batera. Informazio gehiago.
Loiolako Santutegia goitik behera bisitatuko duzu, bertako gidari batekin. Handik, paseoak Azpeitiraino jarraituko du, hango hirigune interesgarria bisitatzeko, eta bertako gozokia dastatzeko, kafetegi tradizional batean. Informazio gehiago.
Ibilbide paregabe bat Ipar Euskal Herriko kostalde dotorean barrena. Baionatik hasita, hango XVI-XVII. mendeetako antzinako kale eta etxeekin, eta Biarritz dotore eta ederretik jarraituz. Informazio gehiago.

2022an zehar gozatu ahal izango dituzu jarduerak, erabilgarritasunaren arabera

Ikus erabiltzeko baldintza orokorrak

Información

Hemen zaude: